Categories
PRIMARY English
SECONDARY English
TEACHER'S material
TEACHER'S material
1.- Informazio Legala

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzkoak 10. artikuluan esaten duenaren arabera, Interneteko zerbitzuak prestatzen dituenari buruz informatzen zaitugu.

Enpresa: Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea
Enpresaren IFK: F95583233
Helbidea: “Ikastolen Etxea” Errotazar Bidea 124, 20018 - Donostia
Kontaktuko posta elektronikoa: ehi@ikastola.net
Erregistroko Inskribapen datuak: BIZKAIko Merkataritza-erregistroan inskribatua, 5082 liburukian 103. folioan BI-55535 orrian.
Jokabide kodeak: enpresa ez dago inongo jokabide kodetara atxikituta.
Aurretiazko baimena: enpresaren jarduera ez dago aldez aurreko baimenera atxikituta.

2.- Edukia

Jabetza intelektual eta industriala

www.ikastola-denda.com domeinua EHI EKE-rena da.
Webgune honek marka komertzialak, logotipoak, diseinua eta esloganak ditu, hauek guztiak EHI EKE-ren jabetzakoak dira.
Erabiltzaileak espresuki onartzen du titulartasun hau eta ulertzen du ez duela inongo eskubiderik eskuratzen hauen inguruan, eta ezin izango ditu hauek aldatu edo erabili.
Marka komertzial guzti hauek ezingo dira erabili EHI EKE-ren aurretiazko eta berariazko baimen, idatzirik izan gabe.
Erabiltzailea ez dago baimenduta EHI EKE-ren marka komertzialak eta estekak beste webgunetan erabiltzeko EHI EKE-ren idatzizko baimenik izan gabe.

Baimendu gabeko erabilera

Webgune honen erabiltzaile moduan, berau helburu edo jarduera ilegaletarako ez erabiltzera konprometitzen zara: ez duzu eskubiderik izango gure webgunean sartutako materialik aldatzeko eta era berean ezin izango duzu edukirik kopiatu, laga, transmititu, argitaratu, edo orokorrean erreproduzitu, argitaratu edo edozein lan sortu gure webgunean dagoen edukian edo informazioan oinarrituz.

Aldaketak

Gure webguneak akats tipografikoak izan ditzake. Aurretiazko notifikazio gabe aldatzeko eskubidea erreserbatzen dugu.
Bermeak eta Erantzukizunaren mugatzea Internetek dituen berezitasunengatik, EHI EKE ez da izango web orriaren edukiak erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte eta galeraren arduraduna, arduragabekeria barne, baina mugatu gabe.

3.- Informazioaren jasoketa

Zer informazio jasotzen da?

Jasotzen dugun informazioa, besteak beste, pertsonal motakoa izan daiteke, adibidez, izena, helbidea, jaiotze data, sexua, posta elektronikoko helbidea, NAN, etab. Informazio hau on line egiten duzun erosketa bat egitean zure datuak eskatzen ditugunean jasotzen da, baita ere promozioetan edo/eta beste jarduera batzuetan non datuak eskatzen diren. Gure posta zerrendetan sartzea nahi baduzu, zure aurretiazko baimena eskatuko dizugu.
Era berean, gure webgunea bisitatzen duzunean, “rastro de clics” deituriko datuak jasotzen ditugu (zerbitzari helbidea, domeinuaren izena, etab.). Informazio hau zuk emandakoekin konbinaturik zure bisitak hobeto pertsonalizatzea ahalbidetzen digu.

Zer erabilera ematen diogu?

Estatistikak egiteko edo webgunearen beste funtzio batzuetarako, eta honen bitartez eskaintzen diren zerbitzuak emateko.
Zuretzat interesgarria izango dela kontsideratzen dugun produktuei buruzko informazioa eta materiala, eskaintzak eta albisteak posta elektronikoz bidaltzeko. Informazio hau bakarrik horretarako baimena eman badiguzu jasoko duzu.
Webgunera egindako bisitak analizatzeko eta bisitarien interesak modu globalean eta bakarka ezagutzeko. Honek zuretzat interes gehien izan dezaketen gure produktuak, zerbitzuak, funtzioak edo/eta promozioak hobetzea ahalbidetzen digun informazioa emango digu.
Gainera, webguneko atal desberdinetako galde-sortetatik jasotako izaera pertsonaleko datuak ikastola-dendan erositako produktuak erreklamatzeko, zure kontsultak erantzuteko eta kexei jaramon egiteko erabiliko dira.
Nork kudeatzen du?

Gure webgunea eta jasotako informazioa EHI EKE-k kudeatzen eta kontrolatzen ditu. Gure webgunea kokatzen diren zerbitzariak zure datuak babesteko beharrezkoak diren segurtasun neurriak bermatzen dituen enpresa batekin kontratatuak izan dira.
Informazio pertsonala gaur egun indarrean dagoen datuen babeseko legearen eta isiltasun politika honen arabera kudeatuko dira.
Nola babesten dugu?

Zure informazioa seguru egon dadin beharrezkoak diren segurtasun neurriak ezarri ditugu. Zure informazio pertsonala sare seguruetan gordetzen da eta bertara bakarrik sarrera baimen berezia daukaten pertsona kopuru mugatua sar daiteke eta hauei informazioaren segurtasuna mantentzea eskatzen zaie.
Hala ere, datu pertsonalak sarearen bitartez ematen dituzunean, hirugarren pertsonen sarrera egoteko arriskua existitzen da eta honen kontrola gure eskutik kanpo gelditzen da. EHI EKE-n informazio pertsonala eta pribatutasuna babesten saiatzen garen arren, ezin dugu sarearen bitartez ematen duzun informazioaren segurtasuna bermatu eta beraz, zure erantzukizuna izango da.

4.- Cookien erabilera

Cookie bat webguneak zure bisitei buruzko informazioa jasotzeko eta zure bertako esperientzia hobetzeko, zure ordenagailura transferitzen duen informazio kantitate txiki bat da. Cookieak, besteak beste, zuk gure webgunean egiten duzun aktibitatea begiztatzeko erabili daitezke eta honekin hobeto uler ditzakegu zure lehentasunak eta orrialdearekin kontaktua.
Adibidez, ematen digun beste informazio bat, erosten dituzun produktuak zeintzuk diren izango litzateke.
Cookie guztiak deskribatu ditzakezu ez badituzu nahi jasotzea edo/eta zure ordenagailuak abisatzea erabiltzen diren momentu guztietan. Bi kasuetan zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatu beharko duzu. Hala ere, gogoan izan, zure ordenagailua cookieak ukatzeko konfiguratu baduzu, bisitatzen duzun webgunearen erabilera mugatu dezakeela eta posible dela funtzionaltasun batzuetara ezin sartzea.

5.- Zure datu pertsonaletara sarrera, ezeztapena edo zuzenketa

Edozein momentutan zure datu pertsonaletara sarrera, ezeztapena edo zuzenketa egin dezakezu. Hauetako eskubideren bat gauzatu nahi baduzu, eskertuko genizuke, ikastola-denda@ehi.ikastola.net helbidera eskaera bat egitea.

6.- Isiltasun politikaren aldaketak

Baliteke, denbora pasatu ahala, isiltasun politika hau aldatzea, bai behartzen gaituen legediaren aldaketagatik edo gure webgunearen garapen berriak betetzeko. Hau horrela izanik, aldaketa hauek egiteko eskubidea gordetzen dugu eta eskatzen dizugu orri hau periodikoki bisitatzea, izan ere, aldaketa hauek gure webgunea bisitatzeagatik zuregan eragina izan dezakete.

7.- Harremanetan jarri

Webguneari edo gure isiltasun politikari buruzko iruzkinik egin nahi baduzu, eskertuko genizuke ikastola-denda@ehi.ikastola.net helbidera bidaltzea.

8.- Onarpena

Webgune hau erabiltzen baduzu esan nahi du Isiltasun Politika honekin ados zaudela. Kontrako kasuan, eskatzen dizugu datu pertsonalik ez ematea eta webgune honetatik ateratzea.

9.- Online politika

Isiltasun politika honek ez du Interneteko funtzionamendu guztia kontuan hartzen eta beraz, hori gure kontrolpetik kanpo gelditzen da. Onlineko isilpeko politika hau bakarrik webgune honetatik jasotzen den informaziorako da aplikagarria.